AGENCIA PARA EL ACEITE DE OLIVA

Menu Principal

Contenido

OSASUNA ETA KULTURA

flecha Osasuna
Herrialde garatuetan oso kezkatuta daude biztanleria zahartzearekin, adineko asko baitago eta zahartzeak patologia ugari baitakartza, esaterako, arteriosklerosia, parkinsona, alzheimerra, dementzia baskularra, narriadura kognitiboa, diabetesa eta minbizia.
Azterketa epidemiologikoek erakusten dutenaren arabera, oliba-olio birjinean aberatsa den dieta mediterraneoak arrisku kardiobaskularra murrizten du.
Oliba-olio birjinean aberatsa den dieta mediterraneoak hobetu egiten ditu arrisku kardiobaskularren faktore nagusiak, profil lipidikoa, arteria-presioa, glukosaren metabolismoa eta profil antitronbotikoa barne. Horrez gain, dieta horrek positiboki moldatzen ditu funtzio endoteliala, hantura eta estres oxidatiboa. Efektu hauetako batzuk oliba-olio birjinean dauden osagai txikiei dagozkie, beraz, dieta mediterraneoaren definizioan sartu beharko litzateke elikagai hori.
Gizakietan eginiko behaketa azterketa desberdinek frogatu dute gantz monoinsaturatuak hondatze kognitiboa, zahartzearekin eta Alzheimer gaixotasunarekin lotutakoa, babes dezakeela.
Oliba-olio birjinean dauden gutxiengo osagaiak gizakietan bioerabilgarriak direla, gaitasun antioxidatzailea dutela eta arteria-funtzioa eta hemostasia hobera aldatzen dituztela, beren propietate antironbotikoei esker.
Dieta mediterraneo tipikoa mantentzen duten herriak dituzten herrialdeetan, oliba-olio birjina gantz-iturri nagusi den herrialdeetan, Espainian, Grezian eta Italian, adibidez, Europa iparraldeko herrialdeetan baino txikiagoa da minbiziaren eragina.
Oliba-olio birjinaren efektu babeslea handiagoa izan liteke bizitzaren lehenengo hamarkadetan; beraz, nerabezaroa baino lehen kontsumitzen hastea eta bizitza osoan kontsumitzen jarraitzea komeni da.
Azterketa berrienek irmotasunez azaltzen dute oliba-olio birjinaren kontsumoan oinarritutako dieta mediterraneoak zahartze osasuntsua eta bizitza luzeagoa dakartzala. Hala ere, azken urteetan aurrerapen nabarmenak egin diren arren, ikerketa gehiago egin behar dira ondorio horietan zerikusia duten mekanismo espezifikoak ezagutzeko, baita oliba-olio birjinaren osagai desberdinek bere onuretan duen ekarpena ere.
(Jaéngo Deklarazioa, osasun arloko 300 espezialistak baino gehiago sinatua Jaénen, 2004ko urriaren 21etik 23ra, Oliba Olioari eta Osasunari buruzko Nazioarteko Biltzarrean
Zenbait esteka interesgarri: