AGENCIA PARA EL ACEITE DE OLIVA

Menu Principal

Contenido

SEKTOREARI BURUZKO INFORMAZIOA

flecha Espainiako olibadia
OLIBONDOA: JATORRIA
Olibondoa Ekialdeko Mediterraneotik (Asia Txikia) datorren zuhaitz espezie bat da; han hasi zen bere laborantza, haren fruituak, olibak eta haietatik ateratako zukua aprobetxatzeko: oliba-olioa. Bere ekoizpenen balio handiak olibondoa Mediterraneoko erribera guztietan barrena hedatzea erraztu zuen.
Espezie botaniko gisa, olibondoa (Olea europaea L.) espezie basati batetik dator (Olea chrysophyla Lam.). Espezie horrek basolibondoan du jatorria (Olea oleaster L. edo Olea europaea oleaster). Benetako zuhaitz mediterraneo gisa, olibondoak oso ondo pairatzen ditu muturreko ingurumen-baldintzak, besteak beste, lehorteak eta tenperatura altuak, eta lur elkorretan hazten den arren, lur horiek ondo egurastu behar dira.
Sorlekuan, olibondoa udaberriaren amaieran loratzen da (apirila edo maiatza aldera) eta bere fruituak, olibak, uda osoan hazten dira, udazkenaren hasieran (irail edo urri aldera) heldu eta berdatzen diren arte. Ondoren, kolore-aldaketa dator eta, neguaren hasierako hilabeteetan, heldutasun fisiologikoa lortzen da.
Ezagutzen diren olibondoari buruzko lehenengo idatziak Mizenasen egindako buztinezko taulatxo batzuk dira, Minos-en erregealdikoak (K.a. 2.500 urte). Horiek Kretako ekonomiarako oliba-olioaren garrantziaren lekukotasuna ematen dute. Bestalde, greziarrek olibondoak babesteko neurriak eta horien landaketa sustatzeko eta erauzten zituztenak zigortzeko xedapenak bildu zituzten beren legerian. Ondoren, erromatarrak Hispaniatik eta, zehatzago, Betikatik (gaur egungo Andaluziatik) zetozen oliben eta oliba-olioaren kontsumitzaile garrantzitsuak izan ziren.
Antzinatik, arro mediterraneoan olibondoa bakearen eta adiskidetasunaren sinbolotzat hartu da eta bere olioak sendatzeko ahalmena eta ahalmen osasungarri eta erlijiosoak dituela esan izan da.
OLIBONDOAREN SARRERA ETA ZABALKUNTZA ESPAINIAN
Ez dakigu zehazki noiz hasi ziren olibondoa landatzen Espainian, baina, tesirik zabalduenaren arabera, feniziarrek edo greziarrek ekarri zuten olibondoa Espainiara; nolanahi ere, olibondoaren landaketak Escipion iristearekin batera (K.a. 211) bereganatu zuen garrantzia.
Erromatarren garaian, Hispaniako olibondoetatik lortutako olioaren merkataritza erromatarren menpe zegoen Mendebalde osoan barrena zabaldu zen. Halaxe egiaztatzen dute Betikaren marka daramaten anforen hondakin ugariek. Anfora horiek olioa Europako ibai handietan barrena garraiatzeko erabiltzen ziren: Rodano, Garona, Rhin eta Danubio Garaia.
Hala ere, olio betikoaren merkataritzaren zatirik handiena Erromako biztanleek kontrolatu eta xurgatu zuten. Gaur egun oraindik ere ikus daitekeen Erromako Testacio mendi guztia Betikako anforen hondakinez eginda dago. Anfora horiek inperioaren hiriburua olioz hornitzeko erabiltzen ziren eta erraz antzeman daitezke beren jatorri-markari esker.
Garatze-bidean zen Hispaniako olioaren merkataritza honi esker, olibadien hazkuntza Betiseko haran osoan barrena (gaur egungo Guadalquivir) zabaldu zen, Sierra Morena mendilerroaren magaleraino. Olio-errotak olibondo-basoen erdian kokatu ziren eta anforen industriak, ibaiertzetan (nagusiki, Guadalquivir eta Genil ibaien ertzetan).
Eta, nahiz eta olibondoek nagusiki Hispania erromatarraren hegoaldea estali, garaiko zenbait aipamenetan garbi agertzen da Tajo eta Ebro ibaien haranetan ere landatu zirela. Aipamen historikoei jarraiki, bisigodoen garaian ere garrantzitsuak izan ziren eta aurrerapen nabarmena izan zen olibazaintzan. Bestalde, iturri arabiarrek erakusten dutenez, olibadiak ugariak izan ziren eta oso hedatuta egon ziren Guadalquivir ibaiaren haran osoan kultura arabiarraren lehenengo mendeetan.
Alonso de Herrerak "Agricultura General" liburuan olibondoak landatzeari ematen dion garrantziak agerian uzten du XVI. mendearen lehenengo erdialdean jarduera horrek zuen hedadura. Itxura denez, halaxe egiaztatzen dute gaur egun gure geografia osoan barrena dauden olibadien aztarna ugariek. Isolatutako olibondo zaharren edo barreiatutako multzo irregularren presentzia garai bateko sailen lekuko da.
XIX. mendean trenbide-sarea eraikitzeak olibondoen landatzea barrualdera zabaltzea ekarri zuen, Espainiako olibadien mapa osatu arte. Gaur egun, olibondoen landatzea berriz ere zabaltzen ari da, bereziki, landatze intentsibo ureztatuekin. Horiei olibazaintza aurreratuko teknikak aplikatzen zaizkie ekoizpen-errendimendu handia izateko.
ESPAINIAKO OLIBONDO BARIETATEAK
Espainian 100 olibondo-barietate baino gehiago landatzen dira, horietako asko bertakoak dira eta gune jakin batzuetan baino ez dira landatzen. Barietaterik esanguratsuenak, bai olio-errotarako bai ongailu-olibaren ekoizpenerako, ondorengo hauek dira:
  • ARBEQUINA: La más representativa de Cataluña, produce aceites frutados, entre verdosos y amarillos, con aromas a manzana y almendra fresca, suaves y dulces. La planta es de poco vigor, con brotes largos y poco ramificados. La hoja es acanalada y ensanchada por el ápice, mientras que el fruto es pequeño, ovalado y casi simétrico.

  • CORNICABRA: Domina toda la zona central (Toledo, Ciudad Real y Madrid). Sus aceites son de color amarillo verdoso a oro. Aromas frescos y sabor entre dulce, amargo y algo picante. El árbol es de vigor medio con ramos de mediana longitud y con escasa formación de brotes. La hoja es larga y lanceolada y el fruto es largo curvo,asimétrico y con el vientre en forma de cuerno.

  • EMPELTRE: Típica aceituna del Bajo Aragón. Con ella se elaboran aceites de color entre amarillo paja y oro viejo. Tiene aromas de frutas, sobre todo de manzana y un sabor suave y dulce. Arbol de gran vigor con ramos erguidos y hojas anchas y algo alabeadas. El fruto es asimétrico y alargado.

  • HOJIBLANCA: Variedad dominante en Málaga y Córdoba, con doble aptitud para aceite y para mesa. Da aceites de color verde intenso, con aromas de frutas maduras y recuerdos de aguacate, presentado un sabor agradable con ligeras puntas de amargos y picor. El vigor del árbol es de medio a bueno con copa de densidad media. La hoja es alargada y parcialmente acanalada y el fruto es de tamaño grande y oblongo.

  • PICUAL: La gran variedad predominante en Jaén. Su aceite tiene una gran estabilidad y personalidad, fuerza, frutosidad, un amargor intenso y claros tonos picantes. El vigor del árbol es bueno, con copas vigorosas y gran desarrollo foliáceo. La hoja es alargada y el fruto elipsoidal.

  • BLANQUETA: Se cultiva en Alicante y en el sur de Valencia. Produce aceites de tonalidad verde hoja y aromas frutados con notas de tomate verde. En boca desarrolla sensaciones picantes y suavemente amargas. El árbol es de poco vigor con ramos cortos, la hoja es corta y lanceolada y el fruto es algo ovalado y ligeramente asimétrico.

  • CACEREÑA: Llamada también Manzanilla cacereña por su difusión en la provincia de Cáceres. Es una variedad de doble aptitud y muy apreciada para el aderezo, tanto en verde como en negra, por la calidad de su pulpa. Es un árbol de escaso vigor, con floración y maduración tempranas. Sus hojas son planas y de longitud media y los frutos tienen forma esférica, aunque algo asimétricos.

  • VERDIAL DE BADAJOZ: Está presente en las vegas del Guadiana. Produce aceites con aromas a aceituna verde y frutos secos (almendra). En la boca destaca por su dulzor. El árbol es resistente a la sequía y se emplea como patrón. El fruto es de gran tamaño y es de doble aptitud (aceite y mesa).

  • CARRASQUEÑA: Es una subvariedad de la manzanilla y se le conoce por este nombre en la provincia de Cáceres.

  • LECHIN DE SEVILLA: Se distribuye por las provincias de Sevilla y Córdoba, principalmente. Su aceite es relativamente inestable con un aroma medio y equilibrado y un sabor amargo. El árbol es vigoroso con ramos cortos y copa espesa. La hoja es corta y casi plana y el fruto es elipsoidal y algo abombado por el dorso.

  • MANZANILLA: Se cultiva en la provincia de Sevilla, principalmente en las proximidades de la capital. El árbol es de poco vigor y de copa poco densa. Las hojas son cortas y gruesas y el fruto es ovalado. Se emplea fundamentalmente como aceituna para aderezo.

  • GORDAL: Tanto su origen como su cultivo está vinculado a la provincia de Sevilla. El árbol es de vigor medio con ramos largos y gruesos. La hoja es alargada y muy recta y el fruto es de gran tamaño, acorazonado y algo asimétrico. Su aptitud es para aderezo.

ESPAINIAKO OLIBADIAREN GEOGRAFIA

Espainiako olibadia 13 autonomia-erkidegotako 34 probintziatan dago. 2,584,564 ha hartzen ditu eta, horietatik, % 96 olio-errotarako oliba-barietateei dagokie (2.377.943 ha) eta gainerako % 4a, jateko olibaren ekoizpenerako barietateei (98.597 ha). Geografikoki honela banatzen da:

Comunidades Autónomas Total
Hectareas %
 
Andalucía 1,554,771 60.16
Extremadura 269,350 10.42
Castilla-La Mancha 406,751 15.74
Cataluña 116,044 4.49
Comunidad Valenciana 94,723 3.66
Aragón 59,477 2.3
Resto 83,448 3.23
.
TOTAL 2,584,564 100
.

Ureztatze-sistema darabilten olibadien azalera 555.673 ha-koa da, hau da, guztizkoaren % 22. Erlazio hori % 30era iristen da Andaluzian. Ureztatze-sistemarik erabiliena lokalizatua da eta ureztatzen diren olibadien azaleraren % 85en aplikatzen da.

Espainian guztira 282,696,000 olibondo daude eta honela banatzen dira autonomia-erkidego esanguratsuenetan:

Comunidades Autónomas Número de Olivos
 
Andalucía 174,788,000
Extremadura 29,602,000
Castilla-La Mancha 36,263,000
Cataluña 14,307,000
Comunidad Valenciana 10,963,000
Aragón 5,889,000
Resto 10,884,000
.
TOTAL 282,696,000
.

Espainian hamar olibadi-gune nagusi daude (MAPA-1972). Horiek, bakoitzaren barietaterik esanguratsuenak barneratuta, honela banatzen dira geografikoki:
1. zona edo picual barietatearena.- Jaéngo probintzia eta Iznalloz (Granada) eta Bujalanceko (Kordoba) eskualdeak barne hartzen ditu. Barietate nagusia picual da, hots, olio-errotarako barietate tipikoa.
2. zona edo hojiblanca barietatearena.- Kordobako probintzia (Bujalance eta La Carlotako eskualdeak izan ezik) eta Estepa (Sevilla), Loja (Granada) eta Antequerako (Málaga) eskualdeak barne hartzen ditu. Barietaterik esanguratsuena hojiblanca barietatea da, gaitasun bikoitzekoa (jateko eta olio-errotarako).
3. zona edo Andaluziaren mendebaldeari dagokiona.- Sevillako probintzia (Estepako eskualdea izan ezik), La Carlotako eskualdea (Kordoba) eta Huelva eta Cádizeko probintziak barne hartzen ditu. Barietateei dagokienez zonarik heterogeneoetako bat da, olio-errotarako barietateekin batera (Huévar-eko verdial eta Sevillako lechín), jateko tipikoak ere aurki baitaitezke (manzanilla eta gordal sevillana).
4. zona edo Andaluziaren ekialdeari dagokiona.- Málagako probintzia (Antequerako eskualdea salbu), Granadako probintzia (Iznalloz eta Lojako eskualdeak salbu) eta Almeríako probintzia barne hartzen ditu. Jada aipatu ditugun picual eta hojiblanca barietateez gain, komeni da zonan berezkoak diren beste hiru ere aipatzea: Vélezeko (Málaga) verdial eta Almeríako picual (olio-errotarako) eta aloreña (gaitasun bikoitzekoa).
5. zona edo mendebaldeari dagokiona.- Badajoz eta Cácereseko probintziak eta Ávila, Salamanca eta Zamorako ekoizpen-zonak barne hartzen ditu. Barietateei dagokienez hau ere zona nahiko heterogeneoa da. Cáceresen cacereña da nagusi, jateko egokia, eta Badajozen (nagusiki Barroseko eskualdean), morisca (olio-errotarako) eta carraspeña (jateko); Badajozeko verdial barietatea ere garrantzitsua da.
6. zona edo erdialdekoa.- Gaztela-Mantxa eta Madrilgo autonomia-erkidegoak barne hartzen ditu. Barietaterik garrantzitsuena cornicabra da, oso kalitate oneko olioak ekoizten baititu; horrekin batera, castellana, alfafara eta Hellíngo gordal barietateak ditugu
7. zona edo Levantekoa.- Alacant eta Valentziako probintziak eta Murtziako eskualdea barne hartzen ditu. Bertan barietate ugari dago, gehienak bertakoak, nahiz eta Estatuan ez duten eragin handirik. Batzuk aipatzearren, villalonga, changlot real eta blanqueta ditugu.
8. zona edo Ebro ibaiaren haranekoa.- Aragoi, Errioxa, Nafarroa eta Araba barne hartzen ditu. Barietaterik zabalduena empeltre da eta, zonen arabera, farga barietatearekin batera agertzen da.
9. zona edo Tortosa-Castellókoa.- Tarragonako probintziaren hegoaldea (Ebro beherea-Montsiá) eta Castellóko probintzia barne hartzen ditu. Barietate gehienak bertakoak dira, besteak beste, farga, sevillenca eta morrut.
10. zona edo arbequina barietatearena.- Katalunia (Tarragonako probintziaren hegoaldea izan ezik) eta Balear Uharteak barne hartzen ditu. Zonari izena ematen dion eta oso kalitate oneko olioak ematen dituen arbequina barietatearekin batera, leku batzuetan verdiell, empeltre eta argudell barietateak agertzen dira. (Gaur egun, arbequina barietatea oso zabalduta dago olibadien zona nagusietan, bere olioen merkataritzako balio handiarengatik).
Espainiako olibadien zonei buruzko mapa