AGENCIA PARA EL ACEITE DE OLIVA

Menu Principal

Contenido

SEKTOREARI BURUZKO INFORMAZIOA

flecha Espainiako olibadia


Olibondoa Mediterraneoko eskualde eko-geografikoan jatorria duen labore purua da, eta haren ekoizpenak, oliba-olioa eta jateko olibak, bertako biztanleen dieta tradizionalaren oinarrizko osagaiak dira: dieta mediterraneo ezagun eta osasungarria.
Espainia da oliba-olioaren eta jateko oliben munduko lehen ekoizle eta esportatzailea; olibadi azalera handiena eta olibondo kopuru handiena du. Espainian, olibadia da bigarren laborea hedaduran, zerealen ondoren, eta Espainiako 50 probintzietatik 34tan dago. Andaluzian dago % 60.
Lurralde proiekzio izugarriak ez ezik, olibondoaren laborantzak eta bere ekoizpenek, oliba-olioak eta jateko olibek, Espainiako nekazaritza eta elikadura sistemako sektore nagusietako bat osatzen dute, bai bere garrantzi ekonomikoagatik, bai gizarteari, ingurumenari eta osasun publikoari dagokienez duen garrantziarengatik.
Hona hemen Espainiako olibadia ezaugarriztatzeko eta dimentsionatzeko erreferentziazko makromagnitude nagusiak:

Olibadi azalera: 2.456.719 ha
Errotako oliba: 2.359.480 ha
Jateko oliba: 97.239 ha
Sekain-lurra: 1.941.252 ha
Lur ureztatua: 515.467 ha
Olibondo kopurua: 282.696.000
Errotakoak: 264.321.000
Jateko oliba: 18.375.000
Enplegu zuzena: 32.000.000 jornal
Bilketa: 16.650.000 jornal
Gainerako zereginak: 15.350.000 jornal
Ver Más Información ...