AGENCIA PARA EL ACEITE DE OLIVA

Menu Principal

Contenido

Albisteak

03/12/2008
Batzordearen 1019/2002 zk.ko Araudiak (EE) oliba-olioei buruz aukerako zenbait ohar egiteko araubidea ezarri du. Araudiaren 5. artikuluko c) letran jasotakoaren arabera, oliba-olio birjinen ezaugarri organoleptikoak etiketan bakarrik adierazi ahal izango dira oliba-olioen eta oliba-patsaren olioen ezaugarriei eta horien analisirako metodoei buruzko 1991ko uztailaren 11ko Batzordearen 2568/91 zk.ko Araudiak (EEE) biltzen dituen analisi-metodoetakoren baten emaitzetan oinarrituta baldin badaude.

Oliba-olio birjinen ezaugarri positiboak gehitzeko aukera ematen duten ebaluazio-metodo organoleptiko berriak ikertzeko Olioaren Nazioarteko Kontseiluak (ONK) hasi zituen lanak 2007ko azaroan amaitu ziren. Europar Batasuneko arautegia ONK-k gainbegiratutako metodora egokitzen ari dira.

Hala ere, 2008ko azaroaren 30etik 2009ko ekainaren 30era bitarteko aldian ez litzatekeenez egokia izango 1019/2002 zk.ko Araudiaren (EE) 5. artikuluko c) letraren xedapenak aplikatzea, Batzordeak 1019/2002 zk.ko Araudiaren (EE) 5. artikuluko c) letra aplikatzeko eguna atzeratzea erabaki du, hots, 2009ko uztailaren 1era.

Enlace Noticia
.