| 25/08/2008 | ||
|
Abuztuaren 21eko EEAOn, 826/2008 zk.ko Araudia (EE) argitaratu da, nekazaritzako produktu jakin batzuen (besteak beste, oliba-olioaren) biltegiratze pribaturako laguntza emateko xedapen komunak ezartzen dituena.
1234/2007 zk.ko Araudiaren (EE) 28. eta 31. artikuluan aipatutako produktuen biltegiratze pribaturako laguntzaren zenbatekoa ezartze aldera, Batzordeak lizitazioa zabalduko du denboraldi mugatu batez, 9. artikuluan jasotakoarekin bat etorriz, edo aurrez finkatuko du laguntza, Araudiaren 16. artikuluarekin bat etorriz. Laguntza lortu nahi duen agente ekonomiko batek eskaintza (9. artikuluko 1. atala) edo eskabidea (16. artikuluko 1. atala) aurkeztuko die produktuak biltegiratuta dauden edo egongo diren estatu kideetako agintari eskudunei. Araudi horren ondorioetarako, estatu kideek, beranduen jota, asteazkenero jakinaraziko diote Batzordeari 1234/2007 Araudiaren (EE) XVI. eranskinean aipatzen diren olio-kategoria ezberdinek batez beste zer prezio izan zuten aurreko astean beren lurraldeko merkatu adierazgarri nagusietan. Abuztuaren 31 baino lehen, estatu kideek oliba-olioaren eta jateko olibaren ekoizpen osoaren aurreikuspena egin behar dute uneko merkaturatze kanpainarako, baita aurreko kanpainan izandako oliba-olioaren eta jateko olibaren ekoizpen osoaren behin betiko zenbatespena ere. Merkaturatze-kanpaina bakoitzeko irailetik maiatzera, estatu kideek, beranduen jota, hilaren 15a baino lehen jakinarazi behar diote Batzordeari kasuan kasuko kanpaina hasi zenetik hilero gutxi gorabehera zenbat oliba-olio eta jateko oliba ekoitzi ziren, baita aurreikuspena nola eguneratu den ere. |
||
| Enlace Noticia | ||
| . | ||