| 19/12/2007 | ||
|
OLIBA OLIOAREN ETA JATEKO OLIBAREN MERKATUEI BURUZKO INFORMAZIOA, 2007ko azaroaren 30ean
OLIBA OLIOA (2007/08 kanpaina) EKOIZPENA: Olioaren ekoizpena azaroan 81.400 tonakoa izatera iritsi da, hau da, aurreko kanpainakoa baino % 27,4 handiagoa eta azken lau kanpainetako batez bestekoa baino % 9,4 handiagoa. Datu hori urteko sasoi honetako altuena da, markak hautsi zituen 2003/04 kanpainaren atzetik. Gainera, zonalde askotan urrian hasi ziren xehatzen. Kopuru hori 437.112 tona oliba xehatzetik lortu da eta ateratako batez besteko etekina % 18,6koa izan da, azken kanpainak garai hauetan zituena baino bi puntu gehiagokoa. INPORTAZIOAK: 5.000 tona inportatu dira, azaroko datuak behin-behinekoak direla kontuan hartuta; aurreko kanpainan baino % 73,3 gutxiago eta azken lau kanpainetako batez bestekoa baino % 41,7 gutxiago. MERKATURATZEA: Guztira 116.800 tona merkaturatu dira (ageriko barne-merkatua eta esportazioak kontuan hartuta); aurreko kanpainan baino % 15,2 gehiago eta azken lau kanpainetako batez bestekoa baino % 48,9 gehiago. ESPORTAZIOAK: 60.000 tona esportatu dira, azaroko datuak oraindik behin-behinekoak direla kontuan hartuta; aurreko kanpainan baino % 30,7 gehiago eta azken lau kanpainetako batez bestekoa baino % 54,1 gehiago. Datu horiek aurreko kanpainako joera bera izaten jarraitzen dute. AGERIKO BARNE MERKATUA: Azaroaren 30ean, ageriko barne-merkatua 56.800 tonakoa izatera iritsi da; aurreko kanpainan baino % 2,3 gehiago eta azken lau kanpainetako batez besteko baino % 43,8 gehiago. IZAKINAK: Olio-errotetan (FPCO barne) dauden olio-izakinen kopurua 109.400 tonakoa da; azken lau kanpainetako batez bestekoa baino % 14 txikiagoa. Instalazio ontziratzaile, findegi eta operadoreen izakinak guztira 86.900 tonakoak dira. Izakinen kopurua guztira 196.300 tonakoa da, aurreko lau kanpainetako batez bestekoa baino % 9,6 txikiagoa. JATEKO OLIBA (2007/08 kanpaina) Jateko olibaren 2007/08 kanpainaren hasieran, irailaren 1ean, 249.300 tona izakin zeuden eraldaketa-lantegietan eta 27.600 oliba-ontziratzaileetan. Oliba gordinaren sarrera garbiak 436.500 tonakoak izan dira, aurreko kanpainan baino % 9 gehiago; inportazio-kopurua, aldiz, 1.200 tonakoa da; 900 eraldaketa-lantegietan eta 300 ontziratzaileetan. 119.200 tona merkaturatu dira, 59.100 tona esportatu eta 60.100 tona barne-merkatura bideratu dira. Olioa lortzeko 6.800 tona erabili dira eta 4.600 tonako lermak egon dira. Azken izakinak, azaroaren 30ean, 684.000 tonakoak dira; 652.700 tona eraldaketa-lantegien esku daude eta 31.300 tona oliba-ontziratzaileen esku. |
||
| Enlace Noticia | ||
| . | ||