AGENCIA PARA EL ACEITE DE OLIVA

Menu Principal

Contenido

OSASUNA ETA KULTURA

flecha Gastronomia
Olio-dastaketak

Dastaketa: olioen ezaugarri organoleptikoak sumatu, aztertu eta epaitzeko prozedura da, bereziki, ikusmen, ukimen, usaimen eta dastamenarekin erlazionatutakoak, hau da, zentzumenen bidez antzeman daitezkeen olioaren ezaugarriak. Olioek 28 ºC-ko tenperaturan egon behar dute, tenperatura horretan olioa bezalako likido lodi eta koipetsu baten konposatu aromatikoen hegazkortasuna hobeto hautematen baita.
Balorazioa egiteaz arduratzen den pertsona dastatzailea da, eta olioaren ezaugarri organoleptikoak behar bezala hautemateko trebatzen ditu zentzumenak.
Dastatze-kalifikazioa dastatze-taldeak egiten du. Taldea aurrez aukeratu diren eta baldintza kontrolatuetan trebatu diren dastatzaileek osatzen dute. Taldeak olioa dastatzen du eta hautemandako usainen intentsitatea eta kalitatea aintzat hartuta ebaluatzen du. Ondoren, puntuazioaren batez bestekoa ateratzen da. Dastatze-oharrek olioen ezaugarri atseginak eta akatsak bildu eta definitzen dituzte. Dastatzea oliba-olio birjinak ESTRAtzat jotzeko erabiltzen da.
Olioa dastatzeko, lagina dastatzerako berezia den kristalezko kopa batean jartzen da (urdina edo anbar-kolorekoa izan daiteke), usaindu egin behar da eta olio-zurrupada txikiak hartuz dastatzen da.
Dastatzerakoan izandako sentsazioak:
Oliba-olio birjinen kalitateari dagozkion ezaugarriek sortzen dituzten sentsazio atseginak: frutatsua, frutatsu heldua, frutatsu berdea.
Intentsitatearen arabera nolabait atseginak diren sentsazioak, akats gisa har ezin daitezkeen arren, frutatsuaren harmonian eragina dutenak: sagarra, gozoa, belarra, hosto berdeak, mikatza, latza, mina, arbendol-gustukoa, motela edo laua, belar ondua.
Beti desatseginak diren sentsazioak, baita ia hauteman ezin daitezkeenean ere, eta, beraz, akats organoleptikotzat hartu behar direnak: espartzua, lurra, zaharra, zizarea, metalikoa, lizuna/hezetasuna, kerratua, aletegi-gustukoa, gatzuna, xaboitsua, oliba-olioaren urina, ardotsua/ozpindua, luzokerra, egosia/errea, kondarrak, otarrea, makina-koipea, latza.
Zenbait erreferentzia:
- Oliba-olio birjina onenentzako MAPAren saria.
- Dastatzaileen Espainiako Elkartea.
- 1989/2003 Araudia, oliba-olioen eta oliba-patsaren olioen ezaugarriei eta horiek aztertzeko metodoei buruzkoa.