AGENCIA PARA EL ACEITE DE OLIVA

Menu Principal

Contenido

Lege-oharra

Datu pertsonalen babesa
Agencia para el Aceite de Oliva, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren mende dagoen erakundea, web orriaren erabiltzaileek emandako datu pertsonalak biltzen dituen fitxategiaren ardura duen erakundea da.
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren arabera, Agencia para el Aceite de Oliva-k datu pertsonalak isilpean gordetzeko eta konfidentzialtasunez tratatzeko betebeharrak betetzeko konpromisoa hartzen du. Horretarako, beharrezkoak diren neurriak hartuko ditu datu horiek aldatzea, galtzea, erabiltzea eta baimenik gabe eskuratzea saihesteko.
Datu pertsonalak modu automatizatuan bildu eta erabiltzearen helburua erabiltzaileari zerbitzuak kudeatzea, eskaintzea, zabaltzea eta hobetzea, enplegu plaza hutsetan emandako informazioaren kudeaketa, Ministerioari buruzko informazioa zabaltzea eta erabiltzaileek eginiko kontsulten jarraipena egitea da.
Erabiltzaileak datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezeztatzeko edo haien aurka egiteko eskubidea erabili ahal izango du une oro, helbide elektroniko honetara joz: daao@mapa.es
Aldaketak
Webguneko prestazioak hobetzeko xedez, Agencia para el Aceite de Oliva-k webgunearen aurkezpena, konfigurazioa, zehaztapen teknikoak eta zerbitzuak aldatzeko, zabaltzeko edo aldi batez eteteko eskubidea izango du.
Halaber, edozein unetan erabilera baldintza hauek eta beste edozein baldintza partikular aldatzeko eskubidea izango du.
Hiperestekak
Agencia para el Aceite de Oliva-ren webgunean dauden hiperestekak hirugarrenen web orrietara eraman gaitzakete. AAO-k ez du bere gain hartzen webgune horietan ager daitezkeen eduki, informazio edo zerbitzuen gaineko erantzukizunik; informatzeko izango dira soilik, eta ez du esan nahi AAO-ren eta eduki edo webgune horien titular diren pertsona edo erakundeen artean inolako loturarik dagoenik.