AGENCIA PARA EL ACEITE DE OLIVA

Menu Principal

Contenido

Irisgarritasuna

Agencia para el Aceite de Oliva-ren Web Atariaren Irisgarritasun Politika
Agencia para el Aceite de Oliva-k beharrezkoak diren neurri guztiak hartuko ditu atari honetako informazioa erabiltzaile guztiek eskuratu ahal izateko; ezgaitasun motaren bat edo muga teknologikoren bat duten pertsonak baztertu gabe. Horretarako, AA mailako WAI 1.0 (Web Accessibility Initiative) irisgarritasun jarraibideetara egokitzen ari dira eduki guztia, eta W3C-k (World Wide Web) bere maila zorrotzenetan ezarritako arauak aplikatzen ari dira.
Aplikazio-eremua
Eduki gehiena eskuragarri dago, eta baliozkotu egin dute Web Irisgarritasun Testak (TAW) eta W3C-ren maila zorrotzeko xhtml baliozkotzeko testak. Atari honetan biltzen den informazioaren bolumena dela-eta, gaur egun orrialde guztiak egokitzen ari dira.
Lege-eremua
Irisgarritasunari buruzko Espainiako legeriak Informazioaren Gizarteko Zerbitzuei eta Merkataritza Elektronikoari buruzko uztailaren 11ko 34/2002 Legean ezartzen du herri administrazioek beharrezkoak diren neurriak hartu behar dituztela beren Interneteko orrietan dagoen informazioa pertsona ezgaituek eta adin aurreratukoek eskuratzeko moduan egon dadin 2005eko abenduaren 31 baino lehen.
Nabigazioa
Nabigazioa errazteko, barne orrialde guztiek antzeko egitura mantentzen dute eta elementu berberak dituzte; orrialde bakoitzaren goiburuan web orriaren maparako esteka agertzen da, baita Agencia para el Aceite de Oliva-rekin harremanetan jartzeko eta bilaketa egiteko ere; beheko aldean, menua agertzen da ataleko orrialde desberdinetarako estekekin; erdiko/goiko aldean, ikono batzuk agertzen dira atal desberdinetarako estekekin, beheko aldean, orri-oina, web orriko puntu esanguratsuetarako estekekin.
Tekla aurredefinituak
Ctrl + C : Hautatutakoa kopiatu.
Ctrl + D : Gehitu orri hau Gustukoenetara.
Ctrl + E : Hautatu dena.
Ctrl + F : Ireki Bilatu Orrialde honetan taula.
Ctrl + G : Gorde orrialdea.
Ctrl + H : Ireki Historia barra.
Ctrl + I : Ireki Gustukoenak barra.
Ctrl + L : Beste kokaleku batera doa.
Ctrl + O : Ireki Antolatu Gustukoenak leihoa.
Ctrl + P : Ireki Inprimatu leihoa.
Ctrl + R : Eguneratu orrialde hau.
Ctrl + u : Ireki beste leiho bat orrialde berarekin.
Ctrl + v : Itsatsi hautatutakoa.
Ctrl + x : Ebaki hautatutakoa.
Ctrl + z : Desegin aurreko ekintza.
F11 : Ireki esploradorea pantaila osoan.
F4 : Azaldu helbide-zerrenda.
Mayús + F1 : Ireki laguntza-aurkibidea.
Mayús + Crtl + Tab : Atzeratu markoen artean.
Mayús + F5 : Eguneratu.
Mayús + F10 : Erakutsi loturazko testuinguru-menua.
Testuaren tamaina
Erabilitako iturriak eta elementu grafikoak erlatiboak dira; bisitariak testuak tamaina handiagoa izatea nahiago badu, nabigatzailean hautatu ahal izango du, eta orrialdearen osaera guztia formatu berrira egokituko da.
Iradokizunak
Nabigazioarekin edo bistaratzearekin zerikusia duen arazoren batekin topo egiten baduzu, eskertuko genizuke horren berri ematea honako helbide elektroniko honen bidez: accesibilidad@mapa.es
W3C-WAIko 1.0 Web Edukirako Irisgarritasun Jarraibideen A-Maila bikoitzarekiko bat-etortze ikonoa